Uztarriaren 90. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko abe. 7a, 15:12
Uztarriaren abenduko zenbakiaren azala.

Loiolako Liburutegia eta Artxiboa izan da zenbaki honetako gai nagusia

Futbola, gabonetako jaiotzak, bertsoak eta txirrindularitza bezalako gaiak landu dira, bestetak beste, abenduko zenbakian

• [u] Iritzia

• Inkesta.Herritarrek Santo Tomas egunean baserritarrez janzteko ohiturari eusten al diote?

• Zer dio? San Silbestre lasterketako antolatzaileek abenduaren 31n izaten den probari errepaso egin diote.

• [u] Mamia. Futbola. Herriko futbolari askorekin ari da denboraldi honetan Lagun Onak-eko mutilen lehen taldea.

• Klik. Juan Aizpuruak gabonetako jaiotzarekin zaletasun handia du.

• Liburutegia. Loiolako Liburutegian eta Artxiboan 132.000 liburu dauzkatu erregistratuta eta 10.000 artxibo. Uztarriak liburutegia barrutik erakutsi du.

• Bertsoak. Urolako bertso zaharren bilduma argitaratuko dute berriro.

• [u] Jakiteko. Txirrindularitza. Urola Ikastola Txirrindulari Elkarteak zilarrezko ezteiak bete ditu. Liburua eta DVDa atera dituzte.

• [u] Euskara. Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Euskara eta Kultura diputatu izendatu dute. Egiteko berriaz aritu gara harekin solasean.