Lurreko Telebista Digitala Azpeitian

Aitor Zubeldia 2008ko urt. 22a, 11:01

Herrian jarri dute kobertura

Azpeitiak pauso handi bat eman du telebista digitalizatzearekiko

Iritsi da azkenean Lurreko Telebista Digitala (TDT erdaraz) Azpeitira, oraindik uste dut EITBren kanalak bakarrik ikusten direla: ETB1, ETB2, ETB SAT eta CANALVASCO. 2010era aurreratu dute telebista analogikoa desagertaraztea eta Azpeitiak pauso handi bat eman du telebista digitalizatzearekiko, nahiz eta beste herri batzuek askozaz ere lehenago ipini zuten.

LTD ikusteko antenan gauza bat egin behar da, eta hori egiteko antenista bati esan behar zaio. Oraindik La Sexta, Cuatro, Telecinco... eta horiek ez direla ikusten uste dut; norbaitek zeoze gehiago baldin badaki, mesedez ipini erantzunetan.