Familia ugariek OHZn hobariak eskatzeko epea

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 25a, 10:02

Urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan hobariak eskatzeko epea eta martxoaren 31ra arte zabalik egongo da

Eskatzeko garaian indarrean dagoen familia ugarien titulua eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da

Familia ugariek Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (Kontribuzioan) hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 1etik, eta martxoaren 31n bukatuko da. Udaletik jakinarazi dutenez, "euren jabetzako ondasun higiezinengatik ordaintzen duten kuotaren arabera, OHZn (Kontribuzioan) %50 arteko hobaria jaso dezakete".

Eskaera urtero egin behar da, udaletxeko sarreran. Eskatzeko garaian indarrean dagoen famili ugarien titulua eta Azpeititik kanpoko ondasunik izango balu, haren azken Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da.