Gosari Bihotz Osasungarria egin dute Karmelo Etxegaraiko ikasleek

Uztarria.com | Gizartea | Artikulua
2008-02-26 11:02

Gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeari buruz haurrak informatzea du helburu ekimenak

Karmelo Etxegarai Ikastolako 10-12 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte

Karmelo Etxegarai Ikastolako 10-12 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte ekimenean. Argazkian, hitzaldiaren ostean egin duten gosaria.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gaur (otsailak 26, asteartea) Gosari Bihotz Osasungarria egin dute Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan. Euskal Okindegi Federakuntzak eta Bihotz Bizi Elkarteak antolatu dute ekimena eta gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeari buruz haurrak informatzea du helburu.

.10-12 urte bitarte gaztetxoek hartu dute parte ekimenean. 15 minutuko hitzaldia jaso dute lehenengo. Besteak beste, gosari bihotz osasungarriaren osagaiak zeintzuk diren azaldu zaizkie: esnea, kakaoa, eztia, indioilarra, fruta, ogia eta olioa. Hitzaldiaren ostean, gosaldu egin dute bihotz osasungarria izateko baliagarri diren osagaiekin.

Gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko

Ekimenaren bultzatzaileen arabera, "gaixotasun kardiobaskularra da gure gizartean heriotza sortzen duen lehenengo kausa eta hori dela eta prebentzioa ezinbestekoa da". Hala, Bihotz Bizi Elkartek hainbat gomendio egin ditu: "gosarian fruta kontsumitu behar da"; bereziki egunean hiri fruta ale jatea garrantziskoa dela diote. Bestetik, gosarian esnekien, ogi integralaren eta oliba-olioaren kontsumoa sustatzea ere beharrezkoa dela azaldu dute.

Ekimenarekin Bihotz Bizi Elkarteak, Euskal Okindegi Federakuntzak eta gainontzeko entitate laguntzaileek mezu "argia" bidali nahi diete Euskal Herriko gazte denei: "hamar minutu nahikoa dira goizero gosari bihotz osasungarri bat, esnea, fruta, ogia, eztia, olioa eta indioilarrarekin egiteko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa