Etxebeltzeko babes ofizialeko etxeen lanak hasteko "erabaki nagusiak" hartu gabe daudela dio EAJk

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 14a, 19:03

"Udalak etxeen etxaurreek zenbat metro ladrillo erabakitzeko bederatzi hilabete" behar izan dituela salatu du

Proiektua ez dela aldatu dio EAJk, eta iradoki du gaurko Udalak hauteskunde interesak izanda jokatu duela

Etxebeltz-Izarrako babes ofizialeko etxebizitzen inguruan "IƱaki Errazkin":http://www.uztarria.com/albistiek/1205256069 (EAE-ANV) alkateak esandakoen inguruan hainbat kontu argitu nahi izan ditu EAJk gaur (ostirala), eta lanak hasi gabe eta "erabaki nagusiak" hartzeko daude daudela dio. "Etxeak eraikitzen hasteko ordezko enpresa elkartea sortu gabe dago eta Azpeitia Lantzenek etxebizitzak nola eta zeinek erabakiko dituen erabaki gabe". Babestutako etxebizitzak eraikitzen hasteko datarik ez dagoela salatu du EAJk.

Haren ustez, "Udalak bederatzi hilabete behar izan ditu etxeen etxaurreak zenbat metro ladrillo karabista izango dituen erabakitzeko". EAJk etxebizitza arazoari aurre egiteko martxan zuen "programa anbiziosoa" geldirik dago eta "Udalekoek ez dute alternatibarik".

Julian Eizmendi zinegotzi jeltzaleak azaldu duenez, EAJk aurreko legealdian Etxebeltz-Izarrako obra lizentziak oinarrizko proiektuan oinarrituta eman zituen, "eta proiektua ez da aldatu: etxebizitzen egitura, balkoiak, metro kuadroak...". EAJkoen ustez, proiektua "asko atzeratu" da, "interesa zutenek irailean jakin behar zuten etxebizitza izango zuten edo ez, etxaurreek zenbat metro kuadro ladrilo izango zuten alde batera utzita. Dena den, bazen garaia zozketa eguna zehazteko". Apirilaren 4an izango da, lehengo astean Udalak esan zuenez.

Hobekuntzetan inbertitu

EAJren asmoa, Etxebeltz-Izarratik ateratako dirua gune horretan bertan "hobekuntzetan berriro inbertitzea" zen. Asmo hori azaltzeko hainbat arrazoi azaldu ditu: "Auzo berri bat eraikitzeko erantzukizuna daukagu herriko leku sentsibleenetako batean, non hiru etxebizitzetatik bi babes ofizialekoak izango diren". Tokia zaintzeaz gainera, babes ofizialeko etxeen kalitatea bermatu nahi zutela azaldu dute jeltzaleek, "etxebizitza libreekiko aldeak murriztu eta kalitateko auzo bat eraiki nahian. Herria ahalik eta txukunen eraikitzeak helburu orokor nagusia izan behar duelako".

EAJkoen esanetan, aprobetxamenduko 937.578 eurotik ez dakite zenbat gastatuko zuketen; "guri ez zaigu hori negoziatzea tokatu". Baina "ahalik eta kalitate handieneko" etxebizitzak egiteko asmoa zeukatela diote. "Aprobetxamenduko kopuruarekin, besteak beste, etxaurre guztia ageriko adreiluarekin egiteko aukera geneukan. Eta batere adreilurik gabe eginez gero, gehiago aurreztu zitekeen, edota beste erabilera bat emateko diru gehiago izan genezakeen".

Lurjabeekin hitzarmena 2007ko maiatzeko udal hauteskundeak baino urtebete lehenago egin zutela azaldu du Eizmendik. "Non dago, beraz, elektoralismoa?", galdetu diote Errazkini. "Zenbat karabista jarri erabakitzen bederatzi hilabete pasatu eta gero, eta udal organoetan zozketaren berri eman aurretik, prentsan justu Espainiako hauteskunde bezperan azaldu dute. Norena da elektoralismoa?".

EAJren agiria osorik