Eskola Ibiltaria, Azkoititik zehar Azpeitira iritsiko da

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 23a, 11:06
Eskola ibiltariaren aurkezpena, ostegunean, Azpeitiko Gaztetxean.

Uztailaren 3tik 5era egingo dute, Euskal Herria eta negoziaketa prozesuak gai nagusi bezala hartuta

Antolatzaileek diotenez, "ikasleoi ikasturtean zehar irakasten ez digutena ikasteko da Eskola Ibiltaria"

Ikasle Abertzaleek aurten ere antolatu dute Eskola Ibiltaria, "euskal ikasleok defendatzen eta behar dugun Euskal Eskola Nazionala proiektua praktikan jartzeko eta Euskal Herria gure eskola dela aditzera emateko". Hiru egunez egingo dute, uztailaren 3tik 5era; Bergaran hasi, eta Azkoititik barrena pasatu ondoren, Azpeitian bukatuko dute. Antolatzaileek diotenez, "ikasleoi ikasturtean zehar irakasten ez digutena ikasteko da Eskola Ibiltaria".

Aurtengo Eskola Ibiltariaren gai nagusia Euskal Herria eta negoziaketa prozesuak izango da: "Egunero eskola bat eginez Bergaratik Azpeitirako bidea Txibertatik Loiolarainokoa bihurtuko dugu". Baina, horretaz gainera, beste gai batzuk ere landuko dituztela diote: "AHTren eragina, Antzuolako proiektu hezitzailea, genero ezberdintasuna eta mendigoizaletasuna, besteak beste".

Eskola Ibiltariaren bigarren egunean helduko dira eskualdera, uztailaren 4an; Irukurutzetatik barrena Azkoitian 18:30ak alderako izango dira. Jolasak egin eta gero, zazpigarren eskola eta afari-tertulia izango dituzte Matadeixen. Uztailaren 5ean, hirugarren eta azken egunean, Azkoitian gosaldu eta Loiolara joango dira, han zortzigarren eskola egin eta OiƱaztik Azpeitira, herrira, etorriko dira. Gaztetxean, hamargarren eskola egin eta 19:30ean, manifestazioa eta ekitaldia izango dituzte. Aurtengo Eskola Ibiltaria afari herrikoiarekin bukatuko dute.