Iraurgi Saskibaloi Taldean izena emateko aukera internet bidez

Uztarria.eus 2008ko eka. 27a, 13:06

Datorren denboraldia prestatzeko, izango dituzten jokalari eta entrenatzaile kopurua jakin nahi dute Iraurgikoek

Izena emateko www.iraurgisb.com webgunean jarri dute aukera

Iraurgi Saskibaloi Taldea datorren denboraldia prestatzen hasi da dagoeneko. Horretarako zenbat jokalari eta entrenatzaile izango dituzten jakin nahi dute Iraurgikoek eta hori jakin nahian Iraurgi Saskibaloi Taldean izena emateko aukera zabaldu dute internet bidez.

Sasbikaloi taldearen webgunean (www.iraurgisb.com) eman daiteke izena eta hasiera batean ekainaren 30a baino lehen apuntatzeko gomendatu bazuten ere, epea zabalik egongo dela jakinarazi dute.

Taldeak eta jokalariak zehazten

Iraurgi Saskibaloi Taldeko Jose Luis Zubizarreta Xubik jakinarazi duenez, denboraldi berrian Iraurgin jokatuko duten jokalariak zehazten ari dira. Dagoeneko hainbat izen "konfirmatuta" dituztela dio. Autonomika mailara igo berri den taldean, esaterako, hainbat jokalari zehaztu dituzte dagoeneko: "Alex Astigarragaren, Xabier Odriozolaren, EƱaut Odriozolaren, eta Igor LarraƱagaren baiezkoa badugu dagoeneko Autonomika mailako talderako". Eba ligako talderako, berriz, Aritz Martinezekin kontatuko du Iraurgik. Gainontzekoak "oraindik zehazten" ari direla esan du Zubizarretak.

Autonomika mailako taldek izen berria

Errotaundi ISB izenarekin jokatu izan du orain arte Autonomika mailara igo berri den taldeak. Orain, izena aldatu egingo du. Lizuan Azkoitiko enpresak lagunduko du taldea eta aurrerantzean Lizuan.com ISB izena izango du.