Ludotekak eta Zapo Txoko gaztelekua iraila arte itxita

uztarria.com eta Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 30a, 16:06

Gaur, astelehena, hasi dute udaleku irekietako lehen txanda

Liburutegia 8:30tik 14:00etara egongo da zabalik; uztailaren 30etik abuztuaren 17ra arte, berriz, itxita egongo da

Gaur, astelehena, udaleku irekietako lehen txanda hasi dute Udaleko Gazteria Sailekoek. Uztailaren 11 arteko lehen txandan, 438 haurrek eta gaztek parte hartuko dute. Hori dela eta, Zapo Txoko gaztelekua eta Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludotekak iraila arte itxita egongo dira.

Gazte Informazio Bulegoak (GIB), berriz, udako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Plaza Txikian.

Liburutegiak ere udako ordutegia

Udal liburutegian ere udako ordutegia ari dira egiten ekainaren 23tik. Uztailaren 30era arte 8:30etik 14:00etara egongo da irekita. San Inazio bezperan itxi egingo dute abuztuaren 17a, igandera arte. Abuztuaren 18an zabalduko dute berriro liburutegia eta irailaren 7ra arte udako ordutegiarekin segituko dute.