Uztarriaren aldeko bertso saioa

Uztarria.eus 2008ko aza. 3a, 12:11

Uztarria Komunikazio Taldeak, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, bertso saioa antolatu zuen hilaren 31n. Azpeitiko Gaztetxean Sustrai Colina, Jon Maia, Eneritz Artetxe, Silbia Etxaniz, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro-ren bertsoaz gozatzeko aukera izan zen. 200 lagun inguru azaldu ziren Gaztetxera. Bideo honetan Jon Maiaren bertsoetako bat entzun daiteke.