Kirol elkarteak zuzentzen ikasteko saioak emango dituzte

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 4a, 11:11

Kirolartek antolatu du ikastaroa, eta eskualdeko bi esperientzia ezagutzeko aukera egongo da, tartean Iraurgi Saskibaloi Elkartearena

Ikastaroa Urola Kostan kirol taldeetan edota elkarteetan lanean ari diren 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago

Kirolarte egitasmoaren baitan dagoen Kirol Entitateak Ondo Gobernatzeko Tailerrak kirol zuzendari gazteei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Saioak hil honetako bi ostiraletan izango dira, 14an eta 21ean, Azpeitian, Sindikatu Zaharrean.

Ikastaroa doan da eta Urola Kostan kirol taldeetan edota elkarteetan lanean ari diren 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, ikastaroan eskualdeko bi esperientzia ezagutzeko aukera egongo da: hilaren 21ean, Iraurgi Saskibaloi Elkarteko eta Zarautz Kirol Elkarteko ordezkariek beraien izandako esperientziaren berri emango dute. Parte hartu nahi duenek hilaren 10a baino lehen kirolarte@gipuzkoa.net helbide elektronikora idatzita izena eman behar dute. Ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz emango dituzte.

Kirolarteko ikastaroa

Doako saioak euskaraz eta gazteleraz emango dituzte. Urola Kostako 18 urtetik 30 urtera arteko gazteei zuzenduta daude. Saioak Azpeitiko Sindikatu Zaharrean izango dira:

Azaroak 14, ostirala.

  • 18:30ean. Harrera egin eta dokumentazioa banatuko dute.
  • 18:45ean. Kirol sistema gai bezala hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuetako programa buru den Julian Gomezek jardungo du hizlari.
  • 19:15ean. Kalitatea kirol entitaeetan gaiaren inguruan hizlari ariko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko teknikaria den Jesus Gutierrez.
  • 19:45ean. Atsedena.
  • 20:00etan. Planifikazio estrategikoa gai hartuta hitz egingo du Avento Consultoria SL enpresako Juanma Muruak.

Azaroak 21, ostirala

  • 18:30ean. Eskualdeko bi esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Aurrena, Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Josu Luis Zubizarreta Xubi ariko da hizlari. Ondoren (19:15ean), Zarautz Kirol Elkarteko Esteban Collantesek eta Txumai Fernandezek hitz egingo dute.
  • 20:00etan. Agintarien Kluba gai hartuta, Julian Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuetako programa buruak eta Ainhoa Unamuno Mondragon Unibertsitateko ordezkariak emango dute ikastaroa.