Izarraitz- Txoko elkarteak I. Mus Txapelketa Azkarra antolatu du

Uztarria.eus 2008ko aza. 12a, 10:11

Azpeitiko Elkarteen arteko txapelketa izango da

Azaroaren 19a izango da izena emateko azken eguna

Izarraitz-Txoko elkartekoek Azpeitiko Elkarte Arteko I. Mus Txapelketa Azkarra antolatu dute. Elkarteak 75. urteurrena betetzen du aurten eta Mus Txapelketa hori urteurrena ospatzeko prestatu duten ekintzetako bat da.

Txapelketa hilaren 22an jokatuko dute Izarraitz-Txoko elkartean bertan, 16:30ean hasita.Elkarte bakoitzetik ordezkaritza bakarrak izango du mus txapelketan izena emateko aukera. Mus txapelketako irabazleek eta txapeldunordeek sari bana jasoko dute.

Izena emateko azken eguna azaroaren 19a izango da, 630297365, 679078901 edo 645732157 telefono zenbakietara edo Izarraitz-Txoko elkartearen helbidera idatzita.