Itsasi Eguna izango da larunbatean

Uztarria.eus 2008ko aza. 27a, 13:11

Goizean futbol partida jokatuko dute dantzariek

Itsasikoek bazkaria antolatu dute eta taldekide eta taldekide ohi guztiak bertara joateko gonbidatuta daude

Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere eguna ospatuko du datorren larunbatean, azaroak 29. Hainbat ekintza antolatu dituzte goiz goizetik. 09:00etan futbol partida jokatuko dute dantzariek. Ondoren, 11:30ean, Azpeitiko Soreasu San Sebastian Donearen parrokian meza egingo dute eta meza amaitutakoan dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute. 14:00etan bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean eta antolatzaileen arabera, taldekide eta taldekide ohi guztiak gonbidatuta daude. Bazkarira joan nahi duenak 943151849 telefono zenbakira deitu behar du izena emateko.

Ostiralean, hilaren 28an, Dantzari txiki guztiek askaria egingo dute Itsasiko egoitzan.