Gipuzkoa Kirola Saria jaso du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus 2008ko abe. 23a, 11:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak hamar sari banatu zituen atzo (astelehena) Donostiako Kursaal jauregian egin zen ekitaldian

Iñaki Errazkin alkateak eta Manuel Unanue Kirol Batzordeko zinegotziak jaso zuten saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Kirolak Sariak 2008 banatu zituen atzo Donostiako Kursaal jauregian egin zen ekitaldian. Guztira hamar saritu izan ziren eta horien artean, Azpeitiko Udala.

Aldundiak urtero banatzen dituen sariek kirola bultzatzea dute helburu. Urtean zehar lan azpimagarria egin duten kirol patronatu, federazio, talde eta kirolarien artean banatzen dira. Azpeitiko saria Iñaki Errazkin alkateak eta Kirol Batzordeko zinegotzi Manuel Unanuek jaso zuten.

Kirolean Kalitatea saria ere jaso zuten

Gipuzkoako Kirola Sariaz gain, Kirolean Kalitatea izeneko saria ere jaso zuen Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak azaroaren bukaeran, Iraurgi Saskibaloi taldeak bezala. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALIT elkarteak sortutako saria da eta kirol zerbitzuak eskaintzen dituzten elkarteen kudeaketa hobetzeko helburuarekin sortu dute.