Maratoi Erdian partaidetzan marka hautsi dute, baina ez denboran

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2009ko mar. 29a, 15:03
Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu aurten Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Beheko argazkian, William Chebor irabazlea larunbateko lastekerketan.

Gizonezkoetan William Chebor izan da aurten ere irabazlea eta emakumezkoetan Yesenia Centeno

Denera 1.249 lagunek eman zuten izena; 1.123k bukatu zuten

Denboran marka hautsi nahi zuten Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren Oroimenezko XVI. Nazioarteko Maratoi Erdian, baina atzo (larunbata) arratsaldean jokatu zen lasterketan parte-hartzean bakarrik hautsi zen marka; inoiz baino korrikalari gehiagok irten zuten 21.097 metroko lasterketan: 1.249k hain zuzen ere. 1.145 atera ziren eta 1.123k bukatu zuten proba.

Iaz bezalaxe, aurten ere, lasterketako irabazlea William Chebor keniarra izan zen gizonezkoetan. Iazko denbora baino hobea egin du aurten: 01:01:06 egin du (kilometroko 02:54ko erritmoarekin) eta iaz 01:03:00. Emakumezkoetan, Yesenia Centenok egin zuen aurrena, baina honek ere ez zuen markarik hautsi: 01:10:09 egin zuen atzo. Centenok berak 2003an denbora hobea egin zuen Azpeitia-Azkoitia maratoi erdian: 01:09:59.

Azkoitiko eta Azpeitiko lasterkarien artean azkarrena Gotzon Aranburu izenpean parte hartu zuen Iñaki Zubizarreta azpeitiarra izan zen, 01:11:13 eginda. Emakumeen artean, Onintza Zeberio izan zen azkarrena, lasterketa 01:23:12 denboran bukatuta. Zeberiok gainera, Maratoi Erdiko Gipuzkoako Txapelketako txapela ere jaso zuen atzo.

Ibilbidea estreinatu dute

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian ibilbide berria estreinatu dute, aldapak-eta kenduta. Lasterketaren antolatzaileen arabera, lasterkarientzako ibilbide erosoagoa egiteko asmoarekin aldatu dute. Atzo, ibilbide berriarekin gustura zeuden bai antolatzaileak bai parte-hartzaileak. Korrikalari batzuek lasterketaren bukaeran Urola Kostako Hitza-ri adierazi ziotenez, "ibilbide azkarra da, ia aldaparik gabe. Hori bai, toki batzuetan bihurgune estu samarrak ditu. Baina gustatu zaigu".

Antolatzaileetako batzuk ere lasterkariak ibilbidearekin gustura azaldu zirela zioten: "Aurrenekoek harrapatu eta pasatzearen kontu hori saihestu dugu ibilbidea aldatuta, eta alde horretatik lasterkariak gustura daude. Lasterkariei bidea erosoagoa egiteko aldatu dugu, eta haiek gustura daudene gu ere halaxe gaude, gustura".

Sailkapenak

Gizonezkoak

1. William Chebor 01:01:06

2. Samuel Mugo 01:02:06

3. Pedro Nimo del Oro 01:02:48

4. Fernando Rey 01:03:34

5. Hafid Mhamdi 01:04:38

6. Julio Rey 01:04:42

7. P. Antonio Santos 01:04:43

Lehenengo azpeitiarrak

22. Gotzon Aranburu 01:11:13

27. Xabin Aranaga 01:11:38

Emakumezkoak

1. Yesenia Centeno 01:10:09

2. Dolores Pulido 01:15:26

3. Ana Casares 01:17:34

4. Rosana Fernandez 01:21:16

5. Margaret Okayo 01:21:24

6. Maider Fernandez 01:21:57

Lehenengo azpeitiarrak

7. Onintza Zeberio 01:23:12

9. Nerea Etxeberria 01:27:37

Azpeitiarren sailkapena

  1. (22)Gotzon Aranburu 1:11:13
  1. (27) Xabin Aranaga 1:11:38
  2. (85) Andoni Sudupe 1:18:19
  3. (108) J. A. Circujano 1:19:18
  4. (110) Carlos Paredes 1:19:20
  5. (118) Gorka Malo 1:19:37
  6. (197) Joseba Ortega 1:23:00
  7. (198) Ibon Oiarzabal 1:23:03
  8. (203) Onintza Zeberio 1:23:12
  9. (220) J.M. Errazu 1:23:54
  10. (221) Asier Zubimendi 1:23:55
  11. (246) A. Carmona 1:24:42
  12. (267) Aritz Unanue 1:25:42
  13. (293) Iker Segurola 1:26:22
  14. (303) Mikel Salegi 1:26:48
  15. (342) Nerea Etxeberria 1:27:37
  16. (385) Felipe Sudupe 1:29:04
  17. (392) Ander Garate 1:29:11
  18. (394) Aitor Olaizola 1:29:14
  19. (395) Iñigo Orbegozo 1:29:14
  20. (396) Oier Oiarzabal 1:29:14
  21. (397) G. Aranguren 1:29:14
  22. (398) J.M.Artetxe 1:29:15
  23. (418) Maider Arzalluz 1:29:34
  24. (442) Joseba Salegi 1:30:01
  25. (484) B. Odriozola 1:31:03
  26. (513) Kepa Ibarzabal 1:31:54
  27. (561) Julian Ibarzabal 1:33:03
  28. (586) Ander Uranga 1:33:51
  29. (597) Erik Etxeberria 1:33:57
  30. (609) D. Amenabar 1:34:11
  31. (611) J. A. Arteaga 1:34:11
  32. (618) Mikel Montori 1:34:18
  33. (638) X. Gorrotxategi 1:34:31
  34. (640) M. Gorrotxategi 1:34:32
  35. (641) A. Etxezarreta 1:34:32
  36. (664) Iñaki Arzallus 1:35:19
  37. (701)Iosu Arozena 1:36:15
  38. (805) A. Gurrutxaga 1:39:03
  39. (813) Kepa Kabue 1:39:15
  40. (814) Iñigo Larrañaga 1:39:15
  41. (815) J. Aranbarri 1:39:16
  42. (821) Mikel Bastida 1:39:22
  43. (823) Josu Peña 1:39:24
  44. (825) Javier Perez 1:39:25
  45. (868) Juanjo Alkorta 1:41:06
  46. (884) M. Urtuzaga 1:41:53
  47. (901) Iñaki Arrieta 1:43:00
  48. (911) A. Lamariano 1:43:25
  49. (914) J.M. Senperena 1:43:27
  50. (921) Iñigo Odriozola 1:43:39
  51. (922) Enekoitz Esnaola 1:43:39
  52. (923) N. Gurrutxaga 1:43:40
  53. (969) Ana Alkorta 1:45:22
  54. (986) A. Segurola 1:45:56
  55. (991) Aitor Goenaga 1:46:08
  56. (996) F. Odriozola 1:46:30
  57. (998) Josu Oiarzabal 1:46:42
  58. (1009) Iosu Herrera 1:47:15
  59. (1034) I. Arakistain 1:48:37
  60. (1081) J.M. Arregi 1:53:19
  61. (1082) Luis Joaristi 1:53:20
  62. (1107) A. Garate 1:59:14
  63. (1123) I. Palenzuela 2:09:46

Sailkapena osoa ikusteko: www.urola-kostakohitza.info