Gotzon Aranburu eta Arantxa Aldalur nagusi Elkartasun Krosean

Uztarria.eus 2009ko mai. 23a, 14:05

200dik gora korrikalarik hartu dute parte lasterketan

Emakumeen parte-hartzea bikoiztu egin da, iazkoarekin alderatuz

Elkartasun Eguneko argazki bilduma ikusi hemen

Preso eta errepresaliatuen aldeko Elkartasun Eguna izango da gaur, larunbata, egun osoan zehar herrian. Hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta, aurreko urteetan bezala, Elkartasun Krosa izan da egitarauari hasiera eman diona.

Bero izan dute, ibilbideko sei kilometroak osatzeko, 10:30ak pasatxo plaza Nagusitik abiatu diren 200dik gora korrikalariek. Plazan bertan kokatutako helmugan aurrena Gotzon Aranburu izan da, eta bere atzetik sailkatu dira Xabat Mantzisidor, Egoitz Arruti, Jon Roteta eta Joseba Altuna, sailkapeneko lehendabiziko bost postuak osatuz. Emakumeen artean, berriz, Arantxa Aldalur izan da azkarrena, Maitane Jauregi bigarrena, Daniela Dominguez hirugarrena, Naiara Elola laugarrena eta Iratxe Iruretagoiena bosgarrena.

Aipatzekoa da, antolatzaileek adierazi dutenez, emakumezkoen parte-hartzeak nabarmen egin duela gora aurtengo edizioan, iazkoa bikoizteraino.

2009ko Elkartasun Krosaren sailkapen osoa, HEMEN

Elkartasun Eguneko argazki bilduma ikusi hemen