Adegik Inazio Uria omenduko du ostegunean

Uztarria.eus 2009ko mai. 26a, 14:05

Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen egunean egingo diote omenaldia ETAk hildakoari, Donostian

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izango dira ekitaldian, besteak beste

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Inazio Uria ETAk hildako enpresaburua omenduko du ostegunean, Adegiko enpresa egunean. Donostian egingo duten ekitaldian, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izango dira, besteak beste.

Adegik ostegunean egingo du urteroko batzarra eta ondoren enpresa eguna ospatuko dute, Donostiako teknologi elkartegian, 12:30ean. Eduardo Zubiaurre lehendakaria berrautatu eta gero, hainbat hitzaldi izango dira eta ondoren ETAk abenduaren 3an hildako Inazio Uria omenduko dute.