Izarraizko igerilariek zortzi domina lortu dituzte

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 27a, 11:05
Joan den asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketako Txapelketan parte hartu duten Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako emaitzei esker Euskadikoan parte hartuko dute bi azpeitiar igerilarik

Ainhoa Goenagak urrezko bi domina lortu ditu; mutiletan, Pablo Etxeberriak lortu du urrezko domina

Joan den asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko XXVIII. Igeri Txapelketa jokatu zuten Azpeitiko igerilekuan. Han, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek lan bikaina egin eta bakarkako probetan sei domina lortu dituzte: hiru urrezkoak eta beste hirurak zilarrezkoak. Taldeka, berriz, zilarrezko beste bi domina irabazi dituzte.

Gipuzkoako txapelketan lortutako emaitzei esker, Ainhoa Goenaga eta Luke Alkorta neska igerilariek Euskadiko Eskolarteko Igeriketako Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Larunbatean jokatuko dute Gasteizen.

Ainhoa Goenagak urrezko bi domina lortu ditu, bata 100 metro bizkar estiloan eta bestea 100 metro bular igeriketan.

Mutiletan, Pablo Etxeberriak lortu du urrezko domina, 400 metro igeriketa librean. Etxeberriak, gainera, beste domina bat ere lortu du eskolarteko txapelketan, zilarrezkoa hori, 200 metro bizkar estiloan.

Bestalde, Izarraizko igerilarien artean Luke Kortak ere lortu ditu zilarrezko bi domina: bat 200 metro lau estiloetan irabazi du eta bestea, berriz, 100 metro igeriketa librean.

Izarraitz Igeri Elkarteko nesken taldeak zilarrezko bi domina ere lortu ditu: bata 4x100 metro librean eta bigarrena, berriz, 4x100 lau metro estiloetan.