Zezen-plaza eta Landeta arteko bidea itxita egongo da uztail amaierara arte

Uztarria.eus 2009ko mai. 28a, 11:05

Hodiak sartzeko lanetan hasi dira eta amaitutakoan biribilgunea egingo dute

Erdigunetik Landetara norabideko trafikoa Grupo A aldetik bideratuko dute; Landetatik erdigunerakoa, berriz, Garmendipetik

Artzubia etorbidean hodiak sartzeko lanetan hasi dira eta zezen-plazatik Landetara doan bidea itxita egongo da uztail amaierara arte. Erdigunetik Landetara norabideko trafikoa Grupo A aldetik bideratuko dute, eta Landetatik erdigunerakoa, berriz, Garmendipetik.

Hodiak sartu ondoren, biribilgunea egitea da asmoa. Lan horiek amaitu arte ezingo da etorbideko zati horretan ibili.