Imsersoren oporraldietan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 28a, 11:05

Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena, ekainaren 19a baino lehen

Imsersok 65 urtetik gorakoentzat antolatzen ditu bidaiak

Imsersok erretiratuentzat antolatzen dituen udako oporraldietan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Oporraldi horietan parte hartu nahi dutenek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan eman behar dute izena, ekainaren 19a baino lehen.

Imsersoren bidaietara joateko hainbat baldintza bete behar dira: 65 urtetik gora izatea, Espainiako Pentsio Sistema publikoko jubilatu pentsioduna izatea, alarguntasun pentsioa jasota 55 urte edo gehiago izatea eta ezintasun pentsioa jaso, aurrejubilatuta egon edo bestelako pentsioak jasota, 60 urte edo gehiago izatea. Pentsiodunarekin ezkonduta dagoenak ere parte hartu ahal izango du, eta ezintasuna duten seme-alabek ere bai.