Josu Aizpuruk eta Joseba Otaegik aizkora desafioa jokatuko dute igandean, zezen plazan

Uztarria.eus 2009ko mai. 29a, 13:05

Aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu

Alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan eta desafioa 12:00etan hasiko da

Josu Aizpuru nuarbetarrak eta Joseba Otaegi zizurkildarrak aurrez-aurre neurtuko dituzte indarrak igandean, zezen-plazan. Aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu. Enborrak erdibana eramango dituzte, eta alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan. Desafioa 12:00etatik aurrera jokatuko da.

Apustua otsailaren amaieran adostu zuten. Otaegirentzat bigarren apustua izango da igandekoa. Lehenbizikoa orain dela urte eta erdi jokatu zuen Rekondoren kontra eta zizurkildarrak irabazi zuen. Aizpuruk, berriz, bere lehen desafioa izango du. Bestalde, Otaegi egungo Euskal Herriko Bigarren Mailako txapelduna da; Aizpuru, aldiz, orain arte, behin bakarrik aritu da plazan