Nazioarteko heziketa eta hazkuntza jardunaldien saioak Azpeitian

Uztarria.com | Besterik | Artikulua
2009-06-18 10:06

Saioak ostiraletan egiten dituzte, Sindikatu Zaharrean, 18:30ean

Heziketa komunitatea osatzen duten pertsona guztiei zuzendutako jardunaldiak dira

Nazioarteko heziketa eta hazkuntza III. jardunaldien saioak egiten ari dira Azpeitian. Heziketa komunitatea osatzen duten pertsona guztiei zuzenduta dauden jardunaldien lehen bi saioak ekainaren 5ean eta 12an izan ziren, eta hurrengoa, bihar (ostirala) egingo dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, saio guztiak doan dira, eta Sindikatu Zaharrean egiten dituzte, 18:30etik aurrera.

Saio bakoitzean hizlari batek eguneko gaia aurkezten du. Ondoren, DVD baten bidez 90 minutuko hitzaldia ikusteko aukera dago. Saio bakoitzaren amaieran, mahai-ingurua egiten dute. Saio guztiak erdaraz dira.

Ekainak 19, ostirala

Gaia: ¿Escolarizar o socializar? Claves saludables para la primera infancia.

Hizlaria: Yolanda Gonzalez.

Ekainak 26, ostirala

Gaia: La adolescencia, el comienzo del "Ser Persona" o la evidencia del síndrome de Frankenstein.

Hizlaria: Xabier Serrano.

Uztailak 3, ostirala

Gaia: La educaión sigue latiendo al compás de los tiempos: la emergencia del paradigma sistémico.

Hizlaria: Carles Parellada.

Uztailak 10, ostirala

Gaia: Por qué una escuela diferente y una propuesta.

Hizlaria: David Plà-Santamaría.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa