Gay, lesbiana eta transexualen egunean jarritako kartelak kendu izana salatu du Bilgune Feministak

Uztarria.eus 2009ko eka. 29a, 16:06
kendutako karteletako bat.

Bilgunetik adierazi dutenez, "Udaletik dei bat jaso genuen kartelak kentzeko"

"Hausnartzeko kartelak" zirela diote

Gay, lesbiana eta transexualen egunean jarritako kartelak kendu izana salatu du Azpeitiko Bilgune Feministak. Atzo (igandea) ospatu zuten eguna: Betharran Aretoan Maldito felpudo filma ikusi zuten eta ondoren afari tertulia egin zuten. Ekintza horiez gain, Azpeitiko Bilgune Feministako kideek "hausnartzeko kartelak" ipini zituzten Azpeitiko plazan, baina diotenez "Udaletik dei bat jaso genuen kartelak kentzeko, baina gure ezezkoaren aurrean, udaletxeko langileak kendu zituzten kartelak".

Bilgune Feministatik adierazi dutenez, "ez dugu uste kasualitatea denik kartelak kentzea. Guk baimen guztiak eskatu genitugun. Gainera, Bilgune Feministatik beste ekintza batzuk egin izan ditugu, beste era bateko kartelak jarri digutu eta horiek ez dituzte kendu". Eurentzat, "atzoko kartelak kendu dituzte eragin bortitzekoak zirelako".