Autoa partekatzeko zerbitzua iPhone bidez eskainiko dute

Uztarria.eus 2009ko ira. 23a, 12:09
'Partekatu autoa' zerbitzua iPhone bidez eskainiko dute.

Azpeitiko Udalak autoa partekatzeko zerbitzua eskaini du orain arte bere webgunearen bidez

Autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzea da helburua

Autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko helburuarekin, Azpeitiko Udala Partekatu autoa zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horri esker, bidaia egiteko ibilgailu pribatua partekatzeko interesa duten pertsonek elkar ezagutu dezakete.

Orain arte zerbitzu hori Azpeitiko webgunean eskaini izan da, Compartir.com enpresa katalanaren bidez. Orain, enpresa horrek iPhone bidez eskainiko du zerbitzua.

Informazio gehiago:

Azpeitiko Udala

Compartir.com