Manolo Aizbitarte: "Abesti bakoitza zauri bat da, eta hori agertzen da gure abestietan"

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 28a, 10:10

Zortzi urte ondoren, oholtzara itzuliko da m proiektuarekin

Triku Festan aurkeztuko dituzte abestiak lehen aldiz

Jotakien, Mesias Berriaken eta Fundiziyuen aritutako Manolo Aizbitarte (Azpeitia, 1963) Triku Festan ariko da etzi m taldearekin. Aitor Bereziartua Atxuiya (baxua) eta IƱigo Zubeldiarekin (bateria) batera azken hilabeteotan landu dituzten abestiak aurkeztuko dituzte estreinakoz.

Nondik sortu zen proiektu hau?

Neure etxetik sortu zen proiektua. Kantuak egiten ari nintzen eta, duela urtebete, hain justu, Josu Zubizarretari deitu nion Lobo Estudioan horietako batzuk grabatzeko. Uste baino hobeto gelditu ziren, eta aurrera egin dugu.

Zein musika mota egiten duzue?

Nahiko musika intimista da, lasaia. Barrutik ateratzen dena da, ate bat ireki zitzaidan barruan eta kantuak egiten hasi nintzen. Egia esan, abesti bakoitza zauri bat da, eta hori agertzen da abestietan.

Zenbat urte egin dituzu oholtzara igo gabe?

Zortzi urte dira jada. Azkena Mesias Berriakekin aritu nintzen. Baina, lasai nago eta gustura, ilusio handia egiten dit. Mementoz kontzertu hau emango dugu; aurrera begira ez dakit zer etorriko den, ordea.

Triku Festie aukera polita izan daiteke beste kontzertu batzuk sortzeko, ezta?

Bai. Gainera, ilusio berezia egiten du Triku Festien jotzea lehen aldiz, ez baita beste edozein kontzertu bezalakoa.

Triku Festie `09ren inguruko informazio gehiago hemen