Lagun Onak Mendi Bazkunak egun guztiko ibilaldia antolatu du Belatxikietatik Urkiolara

Uztarria.eus 2009ko urr. 28a, 12:10

Ibilaldia azaroaren 7an, larunbatean, izango da

Irteerako autobusa goizeko 07:30ean abiatuko da enparantza nagusitik

Lagun Onak Mendi Bazkunak Belatxikieta eta Urkiola arteko egun guztiko irteera antolatu du. Ibilaldia azaroaren 7an, larunbatean, izango da. Goizeko 07:30ean abiatuko da autobusa enparantza nagusitik eta behin Belatxikietara iritsita zortzi ordu iraungo ditu ibilaldiak.

Autobusa ordaindu egin behar da; bazkideek sei euro, ikasle eta langabetuek lau euro eta gainontzekoek hamar euro. Izena azaroaren 5a baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan.