Gimnasia Abdominal Hipopresiboko ikastaroa antolatu du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2010ko urt. 28a, 12:01

Hamar saioko ikastaroa izango da

Izena kiroldegian edo igerilekuan eman behar da

Gimnasia Abdominal Hipopresiboko ikastaroa antolatu du Udal Kirol Patronatuak. Sabel barruko presioa jaitsi eta horma abdominalaren eta zoru pelbikoko tonua handitu nahi dutenentzat da ikastaroa.

Izena emateko epea zabalik dago eta igerilekuan edo kiroldegian eman behar da izena. Hamar saioko ikastaroa izango da eta klaseak astearte eta ostegunetan izango dira igerilekuan, 11:00etatik 12:00etara. Astelehen eta asteazkenetan, berriz, Urola Ikastolan eskainiko dituzte saioak, 19:30etatik 20:30etara.

Infomazio gehiago behar dutenek kiroldegira edo igerilekura joan behar dute.