Palestinari buruzko zine zikloa antolatu dute gaurtik igandera artean

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 25a, 10:02

Israel eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko bi dokumental eta film bat eskainiko dituzte

T3. Zine Klub Taldeak antolatu ditu emanaldiak eta Betharrametan izango dira guztiak

Azkena zine ziklo frantsesa antolatu zuen Ta3. Azpeitiko Zine Klub Taldeak. Orain, berriz, Palestinari buruzko zikloa egingo dute. Gaur hasi eta igandera bitartean izango dituzte emanaldiak. Guztiak doan izango dira, eta Betharrametan.

Zine klubekoek zikloaren baitan bi dokumental eta film bat eskainiko dituzte; denak ere Israel eta Palestinaren arteko gatazkarekin lotutakoak. "Urte asko pasatu da gatazka hasi zela, baina berean jarraitzen du. Hamaika pelikula egin da gatazka horri buruz, eta guk hori azaltzen duten hiru adibide eskainiko ditugu", esan dute zine zikloaren antolatzaileek.

To Shoot an elephant dokumentala emango dute gaur, 21:30ean, Betharrametan. "Gazan hartutako irudiekin egindakoa da. Gaza 21 egunez segidan bonbardatu zutenean oso atzerritar gutxik izan zuten bertan egoteko aukera; han egon zenetako bat da dokumentalaren zuzendaria da", azaldu dute zikloaren antolatzaileek.

Palestinari buruzko zine zikloa

Ta3. Zine Klub taldeak antolatu du eta emanaldi guztiak Betharrametan izango dira.

Otsailak 25, gaur.To shoot an elephant(2009), Roberto Arcek eta Mohammad Rujailah-k zuzendua, 21:30ean.

Otsailak 26, bihar.Checpoint Rock (2009), Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendua, 21:30ean.

Otsailak 27, larunbata.Los limoneros (2007), Eran Riklis-ek zuzendua, 22:00etan.

Otsailak 28, igandea.Los limoneros (2007), Eran Riklis-ek zuzendua, 19:30ean.