Eskiatzera irteera antolatu du Zapo Txokok

Urola Kostako Hitza 2010ko ots. 26a, 12:02

Martxoaren 6an egingo dute irteera

Bihar da izena emateko azkeneko eguna

Zapo Txoko Gazteen Klubak, Udaleko Gazteria Sailak eta Jauzika Heziketa Elkarteak, martxoaren 6rako elurretara irteera antolatu dute; eskia edo snow-a egiteko aukera eskainiz. Izena, Zapo Txoko gaztelekuan eman behar da eta bihar da horretarako azken eguna. Eskia egitera joateko 30 euro ordaindu behar dira eta snow-a egiteko 40 euro.