Bertan elkarteak deskontu txartelak zozkatuko ditu hil honetan

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 9a, 11:03

Bertan txartelarekin egindako erosketen artean zozkatuko dituzte deskontu txartelak

.20 eta 50 euroko deskontu txartelak zozkatuko dituzte

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan hil honetarako. Martxoan Bertaneko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, bost, hamar, hogei eta 50 euroko deskontu txartelak zozkatuko dituzte.

Txartel horien zozketan parte hartzeko, ordea, erosketak Bertan erosketa txartelarekin egin beharko dira. Erosketa egin orduko, ordainketako inprimakian, azalduko zaio bezeroari saririk egokitu zaion edo ez. Saria egokitzen zaienei hilaren bukaeran egindako erosketen kopuruari egokitutako kopuru hori kenduko diete, deskontu moduan.

Deskontu txartelen kanpaina hil honetan izango du martxan Bertan Merkatari Elkarteak. Baina urte osoko beste bi kanpaina ere abian dituzte. Hau da, Azpeitiko Avia gasolindegian Bertan txartelarekin ordainduz gero %2ko deskontu zuzena jasoko dute bezeroek. Horrez gainera, erosketa txartelarekin gastatutako euro bakoitzeko puntu bat lortzeko aukera dute, eta behin mila puntu lortutakoan hamar euroko erosketa txartela jasoko dute Bertaneko bezeroek.