Cambridgeko azterketa egiteko izena emateko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2010ko mar. 9a, 12:03

Ostiral honetan amaituko da izena emateko epea

Informazio gehiagorako, Iraurgi Ikastetxeko web orrian begiratu edo bertara deitu daiteke

Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko ingelerazko azterketak egiteko izen emate epea zabalik dago eta ostiral honetan, martxoaren 12an, amaituko da.

Informazio gehiago behar duenak Iraurgi Ikastetxeko web orrian begiratu, www.iraurgi.com, edota 943 810210 telefono zenbakira deitu dezake.