Debekatu egin dituzte Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak

Uztarria.com | Politika | Artikulua
2010-03-18 10:03

Bi manifestazio daude deituta gaurko; 12:30ean eta 19:30ean

Atzo, Herrizaingo Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu egin zituen

Azken albistea (martxoak 19, 9:00). 250 lagunek egin dute manifestazioa

Jon Anzaren heriotza salatzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazio eguna deitu zuen Euskal Herrian gaurko. Hori dela eta, Azpeitian bi manifestazio dira egitekoak plazatik abiatuta; 12:30ean eta 19:30ean.

Atzo arratsaldean, ordea, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu egin zituen. Horren aurrean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak debekuen gainetik ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Azken albistea (martxoak 19, 9:00). 250 lagunek egin dute manifestazioa. Jon Anzaren heriotza salatzeko manifestazioan 250 bat lagun bildu ziren atzo iluntzean Azpeitian. Ekimena baimenduta zegoen.

Iluntzeko manifestazioa baimendu egin dute (martxoak 18, 16:30). Azpeitian gaur iluntzean egingo den manifestazioa baimendutakoa izango dela jakinarazi dute deitu dutenek. Hain zuzen ere, hasierako deialdia baino ordu laurden beranduago (19:45ean) hasiko da manifestazioa, toki beretik, Utzi bakean Euskal Herria lelopean.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2010-03-18

Faxismoaren gainetik gaur eguerdian 150 lagun bildu dira, 130 xanjuandegiko biribilgunean eta 20 landetakoan.
Arratsaldean ere mobilizazioa izango da, 19:30tan plazatik abiatuta.
Jon Antza ez zaitugu ahaztuko!

Erabiltzailearen aurpegia Jamer | 2010-03-19

Uztarrian zeba ezta azaldu ETAk frantziyen akau dun gendarmien notiziye? ETAk bean askatasun ta "buenrollismue" exportau du lenengo aldiz ta emen beaiyen lagunek eztebe ezerre esan!

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2010-03-19

Uztarrian herri informaziyue lantzeu, Jamer. Frantziyen jendarme bat hil dalako uztarriak ez dake albisteik inberrik. Jendarme horren hilketie salatzeko zeoze antolauko bazenuke azpeitin azalduko zan.
Horren zalle alda ulertzeko?
Izurra ite aldu atzo goiz ta atsalde Jon Antza militante euskaldune gogoratzeko jendie elkartziek?

Erabiltzailearen aurpegia Jamer | 2010-03-19

Arrazoiye daukezu, Irekiateak, azpeitiko gauzak bakarrik komentatzeiye, nere failue izen da, nola askotan Azpeititik kanpoko gauzetan itzeitean. Zer da euskaldun militantie izetie, bide batez?

Erabiltzailearen aurpegia gaztie | 2010-03-20

Lasai Jamer, obsesioak pertsona itsutzen du.

Erabiltzailearen aurpegia kewiki | 2010-03-20

Oso aholku ona, gaztie.
Eskerrak hemen IrekiAteak bezalako ikusoegi zabaleko jendea daukagun, faxismoaren gainetik borrokan jarraitzeko.
Bestalde, azken egunetako gertakariak ikusita, lasai egon gaitezke, badirudi eta militante euskladunek badituztela herri honen askatasunaren aldeko ekintzakin jarraituko duten ondorengoak.

Erabiltzailearen aurpegia Jamer | 2010-03-20

Bai gaztie, alare ez batenbati tiro bat emateko mouen, lasai eon alde ortatik

Erabiltzailearen aurpegia BEEE | 2010-03-21

a.-Gure herrian dagoen fazismoaren adibide garbiena ETA da dudarik gabe.

Erabiltzailearen aurpegia argoila | 2010-03-22

Nik uztarriari eskatuko nioke erantzunen atala kentzeko. Iraingarria irduitzen zait azken aldia hartzen ari den bidea. ezer ere konstruktiborik ez dago eta jendeak amorrutik idazten du. Jon Anzari buruz jarri dituztenak...ez dakit nola uzten dituzuen publiko egiten. Imaginatzen beste aldeko hildakoei buruz jendea horrelako gauzak idazten hasten dela? Ba martxa honetan horretan bukatu dugu eta horrek garamatza inora.

Erabiltzailearen aurpegia muskildi | 2010-03-22

benetan penagarria iruditzen zait BEEE delakoak erakusten duen jarrera. ETAren kontra jardutea ondo dago baina Jon Anza pertsona bat da, familia bat dauka, sufrimentu bat dago eta sufrimentu guztiek merezi dute bere errespetua( bai alde batekoek zein bestekoek). Zure jarrerak erakusten du pertsona bezala duzun klase apurra eta barruan duzun gorrotoa. Eta horrela inora ez goaz.

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria | 2010-03-23

Uztarriak BEE erabiltzailearen iritzien pasarte batzuk ezabatu egin ditu parte-hartze arauak ez zituztelako errespetatzen.
Mesedez, errespetatu parte-hartze arauak.
Uztarria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa