Azpeitiko ezker abertzaleak Aberri Egun bateratuan parte hartzeko deia egin du

Uztarria.eus 2010ko mar. 31a, 13:03

Irun eta Hendaia artean ospatuko dute Aberri Egun bateratua

"Azpeitia herri euskaldun eta abertzalea izanik", igandean, balkoian ikurrina jartzeko deia egin du ezker abertzaleak

Azpeitiko ezker abertzaleak dei egin die herritarrei aurtengo Aberri Egun bateratuan parte hartu dezaten. Ezker abertzalearen iritziz, "Euskal Herriak bizi duen gatazka egoera gainditu eta elkarrekin herri aske baterako bidean, urratsak emateko unea iritsi da". Hori dela eta, ezker abertzaleak apirilaren 4an Irun eta Hendaia bitartean ospatuko den Aberri Egunarekin bat egingo du. Ezker abertzalearekin batera, independentisten sarea, Eusko Alkartasuna eta LAB sindikatua izango dira Irun eta Hendaia lotuko dituen martxan.

"Euskal Herriaren etorkizuna independentista guztiok elkarrekin eraikitzeko unea iritsi" delakoan dago ezker abertzalea.

Ikurrinak etxeetan

"Azpeitia herri euskaldun eta abertzalea izanik", apirilaren 4an, herriko etxeetako balkoietan ikurrinak jartzeko deia ere egin du ezker abertzaleak.