Saihesbidearen lanak tarteko, Landetako lantegi batzuetakoak kexu dira

Urola Kostako Hitza | Hirigintza | Artikulua
2010-05-18 09:05

Lanengatik, tailer ataria itxi dietela salatu dute; Udalak dioenari kontra eginez, zati hori eurena dela esan dute

Julian Eizmendi alkatearen esanetan, "garbi dago tailer horien ataria Udalarena dela"

Landetan Juantxo eta Aiertza Autoak tailerren ataria itxita. (Nerea Uranga)  Argazki originala

Landetako industrialdeko lantegi-jabe batzuk kexu dira saihesbidearen lehen faseko lanek eragin dizkieten kalteengatik. Juantxo Autoelektrizitatea eta Aiertza Autoak lantegietako jabeek azaldu dutenez, lantegi aurrea itxi eta autoak aparkatzeko tokia kendu diete. Diotenez, Udalak eremu hori publikoa dela esaten du, baina beraiek dituzten eskrituretan pabiloiarena dela jartzen du. "Kontu hori argitu nahian abokatuekin gabiltza, baina hori zeinena den jakin aurretik, bertan aparkatuta geneuzkan autoak kendu eta beste toki batera eraman dituzte eta porlanezko hesiekin itxi egin dute eremua", salatu dute aurrez aipatutako lantegietako jabeek.

Tokia ixtera gauez joan zirelako ere haserre daude. "Tailerren ataria ixtera gauez etorri ziren. Udalak ezer ezkutatzeko ez badu, zergatik kendu dituzte gauez autoak?", galdetu dute. Zabaletxeko biribilgunea egiteko lanak egiten hasita daude, eta hango lanei ekiteko itxi dute bi lantegi horien aurreko ataria. "Biribilgune berriaren dimentsioak izugarriak dira, gehiegizkoa da egiten ari direna", diote lantegietako jabeek saihesbidearen lehen faseko planoak eskuetan. Behin saihesbideko lehen faseko lanak bukatzen dituztenean ere, kamioiekin nahikoa lan izango dutela diote Juantxo autoelektrizitatea eta Aiertza Autoak lantegietako jabeek.

Urola Kostako Hitzak Julian Eizmendi alkateari galdetu dio auzi honen inguruan. Alkatearen esanetan, "garbi dago" tailer horien ataria "Udalarena dela". "Joan den astelehen goizean idatziz jakinarazi zitzaien lantegi jabeei atarian lanak hasiko zirela eta handik autoak kendu egin beharko zituztela. Baina ez zuten autorik kendu, eta lanak hasteko itxi egin zen", azaldu du alkateak. Gauez kentzearen inguruan ere hitz egin du Eizmendik: "Zer nahi zuten goizean joan tokia ixtera eta espektakulua muntatzea?".

Iazko uztailean hasi zituzten Azpeitiko saihesbidearen lehenengo zatia egiteko lanak.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia JUANTXO | 2010-05-18 : 20:05

Naiz eskrituretan,naiz erregistroan taillerrena dela agertzen bada, zer gehiago behar degu frogatzeko?Zer dokomentu behar du herritar batek lur zati bat berea dela frogatzeko?Bere jabetasuna ziurtatzeko?Zer hasi behar degu, eskriturak ordaindu beharrean "udaleko ordenantzak"ordaintzen?
Gustatuko litzaidake udaletik galdera hauei erantzutea, herritar denok jakin dezagun zer neurri artu behar ditugun geure jabetasunak bermatzeko.

Erabiltzailearen aurpegia txipiron | 2010-05-19 : 18:05

Nehi iruditzen zait hemen batzuk dialogo gutxi eta edozeinen gainetik pasatzen ohitu diela, zenbat eta obra haundiyo ein "beayen" kortijuen, zenbat eta presupuesto haundiyo, orduen da hobeto. Badirudi sahiesbide hontarako bazaudela alternatiba merkio eta kalte gutxiyo sortzeko modukuek, baino neri kontau dibenez, saiatu arren, udal arduradunek ez debe nahi izen gain honen inguruko debaterik sortu kaltetuekin. Hurrengo kaltetuek, Xan Juandegikuekek. Nundik daukebe agintari hauek holako obra erraldoiek egiteko obsesiyue, kalte/gasto txikiyokin infraestruktura arazuek konpondu leikenien (sahiesbidie, Soreasu...)?
Azkenien, tontuek gu: nola laike hemendik eta handik hainbeste txerrikeri ein eta halare beti berdinen esku egotie erabakitzeko ahalmena? Ta gainea ixil-ixilik gelditzen gea ondokue nola izurratzen deben ikusita.
Badakit eztula askorako balio, baino animo Juantxo!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa