Asteburuan hainbat domina lortu dute Izarraitzeko igerilariek

Urola Kostako Hitza | Kirolak | Artikulua
2010-06-23 10:06

Asteburuko bi probatan Izarraitz Igeri Elkarteko sei lagunek igerilari onenaren garaikurra jaso dute

.12 urtetik gorako igerilariak Eibarko San Joan Sarian aritu ziren eta, 12 urtetik beherakoak, Oñatiko Txantxiku Sarian

Asteburuan Oñatiko proban jardun zuten Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak. (I.I.E.)  Argazki originala

Joan den asteburuan Izarraitz Igeriketa Elkarteko igerilariek bi probatan hartu zuten parte. 12 urtetik gorakoak Eibarko San Joan Sarian eta 12 urtetik beherakoak Oñatiko Txantxiku Sarian aritu ziren. Bi lehiaketetan hainbat domina lortu dute azpeitiar igerilariek.

Eibartik gustura etorri ziren Izarraitzekoak. Bakarkako probetan denera zortzi domina eskuratu zituzten: hiru urrezko (bi Jon Odriozolak lortu zituen eta bat Ainhoa Goenagak), hiru zilarrezko (Jon Irigoienek, Unai Orbeak eta Jon Odriozolak lortu zituzten) eta bi brontzezko (bat Pablo Etxeberriak eskuratu zuen eta bestea Jon Irigoienek). Taldeka, berriz, 4x50 metro librean mutilek urrea eta neskek brontzea lortu zuten.

Domina horiez gainera, Fina taularen arabera garraikurrak banatu zituzten, eta hiru lortu zituzten azpeitiarrek: Jon Odriozolak lehen postuagaitik, Ainhoa Goenagak bigarrenagatik eta Pablo Etxeberriak hirugarrenagatik.

  1. urtetik beherakoek ere emaitza onak lortu zituzten Oñatin. Azpeitiar igerilariek sei lehen postu lortu zituzten bertan: Maialen Aizpuruk 50 metro tximeletan, Eva Astigarragak 50 metro bularrean, Aiora Beristainek 50 metro librean, Oihana Goenagak eta Miren Berasategik 100 metro bizkarrean eta Jon Aizpuruk 100 metro bularrean. Horrez gain, urteko Igerilari Onenaren sariak banatu zituzten eta hiru azpeitiarrek jaso zuten sari hori: 2000. urtean jaiotako nesken artean Aiora Beristainek jaso zuen; 1999ko nesketan Oihana Goenagak; eta, 1998ko mutil igerilari onenarena, berriz, Jon Aizpuruk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa