Larunbatean zabalduko du Uztarriak saninazioetako tonbola

Uztarria.eus 2010ko uzt. 22a, 13:07
Iaz Uztarriak jarri zuen tonbolan jende ugari ibili zen.

Bertan merkatarien Elkarteak eta herriko hainbat saltokik, jatetxek eta tabernek babestu dute ekimena

Uztailaren 24an, 25ean, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egongo da zabalik

Aurten ere, Uztarria Komunikazio Taldeak santioetan eta saninazioetan tonbola jarriko du. Iaz egindako apustuaren emaitzak ikusita, aurten ere tonbola jartzeko erabakia hartu du Uztarriak. Egungo krisi egoeran, diru laguntza publikoek duten joera aintzat hartuta, Uztarria Komunikazio Taldeak finantziazio modu berriak aztertu behar izan zituen iaz, eta, aurten ere, ildo beretik jarraituko du.

Uztarriaren tonbola uztailaren 24ean eta 25ean, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egongo da zabalik eta Erdi Kalean kokatuko da. Bertan hainbat opari irabazteko aukera izango dute herritarrek. Hala nola, umeentzako bizikletak, MP4ak, argazki kamera digitalak, herriko jatetxeek eskainitako bi lagunentzako 30 afaritik gora, herriko ileapaindegi eta estetika zentruek eskainitako ile mozketak eta masajeak, Zelai Talasoterapiak eskainitako zirkuitoa, tostagailuak, aireztagailuak…

Tonbolako azken egunean, Ukabik eskainitako Play Station 3a, 4 lagunentzako afaria eta hiru otarra zozkatuko dira.

Bi boleto euro batean salduko dira.

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Urola autoeskola

Ukabi informatika

Eregi euskara eta komunikazioa

Zelai talasoterapia

Malats

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Kiruri jatetxea

Añota sagardotegia

Osinazpi jatetxea

Landeta sagardotegia

Baigera I

Baigera II

Garmendipe jatetxea

Auntxa erretegia

Ongi etorri erretegia

Ondarbide jatetxea

Mendizabal taberna

Mikel Uria jatetxea

Orbegozo erretegia

Lau-bide jatetxea

Larrañaga jatetxea

Bar Azpeitia

Etxe Zuri taberna

Hartzubia garagardotegia

Orkatz Kultur Elkartea

Laratz kafetegia

Pastorkua kafetegia

Juantxo txiki taberna

Intz taberna

Eguzkitza taberna

Patxo erretegia

Garoa taberna

Bost taberna

Urtzi taberna

Ametsa taberna

Amaia taberna

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen taberna

Jim Clarck

Erreka taberna

Charles Chaplin kafetegia

Inaxita ileapaindegia

Oihana ileapaindegia

Goiatz ileapaindegia

Motx ileapaindegia

Garai ileapaindegia

Kimetz ileapaindegia

Maitane ileapaindegia