Patxi Lopez aurtengo saninazioetan ere ez da herrian izango

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 28a, 12:07

Iaz ere ez zen etorri Lopez abuztuaren 1eko ekitaldi instituzionalera

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak larunbateko eta igandeko meza nagusiak emango ditu

Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean, ez da etorriko Azpeitira, bidaian izango delako. Hala jakin zuen atzo Urola Kostako Hitza-k Lehendakaritzarekin hitz eginda. San Inazio bigarrenez ohikoa da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izatea, ekitaldi instituzionalean egoteko, baina iaz bezalaxe aurten ere Patxi Lopez ez da bertan izango.

Iaz Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean, ez da etorriko Azpeitira, bidaian izango delako. Hala jakin zuen atzo Urola Kostako Hitza-k Lehendakaritzarekin hitz eginda. San Inazio bigarrenez ohikoa da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izatea, ekitaldi instituzionalean egoteko, baina iaz bezalaxe aurten ere Patxi Lopez ez da bertan izango.

Iaz, haren ordez Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen Azpeitian. Baina aurten Lopezen ordez zein etorriko den oraindik ez dute zehaztu.

Juan Jose Ibarretxe (EAJ) izan da Azpeitian saninazioetan izan zen Jaurlaritzako azkeneko lehendakaria. Ez zen beti etorri, dena den; kanpoan zen behin, eta Idoia Zenarruzabeitia orduko lehendakariordea izan zen haren partez.

Munilla bi aldiz etorriko da

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina, berriz, uztailaren 31n (larunbatean) eta abuztuaren 1ean (igandean) helduko da Azpeitira. Larunbatean, 11:00etan, San Inazio eguneko meza emango du parrokian, eta igandean, 11:00etan, San Inazio bigarreneko meza nagusia, Loiolako basilikan., haren ordez Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen Azpeitian. Baina aurten Lopezen ordez zein etorriko den oraindik ez dute zehaztu.