Azpeitia ederki ezagutzen dutenak

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 29a, 12:07
Bi mailetako irabazleak, Ana Mendizabal Azpeitiko Kultura zinegotzia eta Imanol Elias historialaria udaletxean.

Azpeitia ezagutzen lehiaketako sariak banatu zituzten herenegun udaletxean

Helduen mailan lehen saria Gorka Aranbarrik irabazi du, eta haurren mailan, berriz, Nekane Azpiazuk

Azpeitiak Herri-gutuna jaso zuela 700 urte bete dira aurten. Urtemuga hori dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu du Udalak. Horietako bat Azpeitia Ezagutzen lehiaketa izan da eta Azpeitian Zer? udal aldizkariaren bidez egin dute. Herritarrek hainbat zenbakitan galdetegiak erantzun dituzte.

Bi mailatan jokatu dute lehiaketa, helduen mailan eta haurren mailan. Herenegun, Azpeitiko udaletxean sariak banatu zituzten Imanol Elias Odriozola historialariak eta Ana Mendizabal Azpeitiko Kultura zinegotziak. Helduen mailan lehen saria (bi lagunentzako asteburua landaetxe batean) Gorka Aranbarrik irabazi du; bigarrena (bi lagunentzako asteburua landaetxean), Idoia Agirrek; eta hirugarrena (LarraƱaga jatetxean afaria), Beatriz Aranbarrik. Haurretan, lehen saria (ordenagailua), Nekane Azpiazuk irabazi du; bigarrena (300 euroko erosketa txartela, informatikako denda baterako), Estanis Iriartek; eta, hirugarrena (150 euroko erosketa txartela), Cristina Iriartek.