Bisita gidatuak herriko ondareetara

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 29a, 12:07

Azpeitian bi bisita gidatu izango dira

Abuztuko ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan eskainiko dituzte bisitak

Iraurgi Lantzeneko Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu Azkoitian eta Azpeitian abuztuan zehar. Abuztuaren bostetik 28ra bitartean egingo dituzte, eta herri banatan bi bisita gidatu antolatu dituzte.

Azpeitiari dagokionez, berriz, Sebastian Donearen eliza nagusia erakutsiko dute: San Inazioren Bataio Pontearen, Errukizko Andre Mariaren erretaularen eta 1517. urteko Martin Zurbanoren hilobiaren inguruko informazioa emango dute. Azpeitiko beste aukera Berpizkunde garaiko Soledadeko kapera ikustea da; hala nola, kupula, Nikolas Saez de Elolaren mausoleoa eta grisila estiloan egindako margolanak.

Abuztuko ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan eskainiko dituzte bisitak. Informazio gehiago 943-15 18 78 telefonoan edo www.urolaturismo.net helbidean jaso daiteke.