Saninazioekin batera dator Txitximore

Uztarria.eus 2010ko uzt. 29a, 13:07

Bihar, San Inazio bezpera, aurkeztuko dute Txitximore super heroiaren bideoa, 22:30ean, txosna gunean. Bilgune Feministak eta Festa Herrikoien Batzorddeak egin dute bideoa.

Bideoaren haria honela laburbildu daiteke: Txitximoreren bideoa sistema patriarkarrak jendartean duen eragina azaleratzeko egin dute. Txitximorek mundua ikuspegi feministatik ikusten lagunduko duten betaurreko moreak banatuko ditu bideoan zehar. Xixtem oztopoak jartzen saiatuko baldin bada ere, Txitximorek jendeari lagunduko dio behar den adorea atera eta arazoei aurre egiten.