Isabel Zelaa etorriko da aurten ere saninazioetara

Uztarria.eus 2010ko uzt. 29a, 18:07

Iaz ere Hezkuntza sailburua etorri zen Eusko Jaurlaritza ordezkatzera

Patxi Lopez lehendakaria bidaian izango da egun horietan

Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean, ez da etorriko Azpeitira, bidaian izango delako. Haren ordez, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua izango da Eusko Jaurlaritza ordezkatuko duena aurten ere.

San Inazio bigarrenez ohikoa da Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izatea, ekitaldi instituzionalean egoteko —hala etorri izan ziren bere garaian Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe—, baina iaz bezalaxe aurten ere Patxi Lopez ez da bertan izango.