Itsasik dantza ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 16a, 12:09

Lehen Zapo Txoko zegoen lekuan egingo dituzte Itsasi Euskal Kultur Taldeak antolatutako ikastaroak

Izena astelehenetik, hilaren 20an, asteazkenera bitartean eman ahal izango da

Itsasi Euskal Kultur Taldeak datorren ikasturteko dantza ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du datorren astean. Astelehenean, hilaren 20an, irekiko dute eta asteazkenera bitartean egongo da zabalik, 17:30etik 19:00etara. Aurten, gainera, lokal berrian emango dituzte dantza eskolak, lehen Zapo Txoko zegoen lekuan, hain zuzen ere. Izena ere bertan eman beharko da.

  1. euroko urteko kuotaren truke lau urtetik gorako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte dantza ikastaroetan. Bestalde, datorren ikasturtean ikastaro berria jartzeko asmoa dute; hala, 16 urtetik gorakoentzako eskolak emateko asmoa dute, horretarako taldea osatuz gero.