Badator bertso parranda 2010

Uztarria.eus 2010ko ira. 22a, 13:09

Parte hartu nahi dutenek hbereziartua@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo Erniarraitzeko kideren batekin jarri beharko du kontaktuan

Bilera orokorra urriaren 7an izango da, 21:00etan, Perez Arregi Plaza 1ean

Bi urtetik behin egin ohi den bertso parranda jaialdia gerturatzen ari dela-eta, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideek izena-emateko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duenak hbereziartua@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo Erniarraitzeko kideren batekin jarri beharko du kontaktuan.

Bilera orokorra urriaren 7an izango da, Perez Arregi Plaza 1ean (Telefonica zegoen tokian). 21:00etan egingo den bilera "oso garrantzitsua" izango dela jakinarazi dute arduradunek, bertan, aurtengo berezitasunen inguruan hitz egingo baita.