Organo Erromantikoaren Nazioarteko XI. zikloa larunbatean hasiko da

Uztarria.eus 2010ko ira. 30a, 14:09

Azkoitiko parrokian, Bergarako San Pedro elizan eta Azpeitiko basilikan izango dira kontzertuak

Azpeitiko lehenengo emandaldia urriaren 3an izango da

Aurreko urteetako moduan, aurten ere Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran egingo dute. Aurtengoa egiten den XI. aldia da. Bertako eta kanpoko organo-joleek jontzertuak eskainiko dituzte ziklo honen baitan. Emanaldiak larunbat honetan, urriak 2, hasiko dira, Azkoitiko parrokian.

Kontzertuak Azkoitiko parrokian, Azpeitiko Loiolako Basilikan eta Bergarako San Pedro elizan izango dira. Guztira hamabi emanaldi izango dira urriaren 2a eta 24a bitartean. Herri bakoitzean lau emanaldi eskainiko dituzte, urriko lau larunbatetan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XI. zikloa

Urriak 2, larunbata.

Azkoitia: Esther Iñiguez organo-jotzailea, Iraurgi abesbatza eta Azkoitiko parrokiko abesbatza. 17:30ean, parrokian.

Bergara: Koro Saez organo-jotzailea eta Loinatz abesbatza. 20:00etan, San Pedro elizan.

Urriak 3, igandea.

Azpeitia: Maria Dolores Oteiza organo-jotzailea, Julian Barrenetxea abesbatza eta Azpeitiko parrokiko abesbatza. 20:00etan, Loiolako basilikan.

Urriak 9, larunbata.

Azkoitia: Fernando Gonzalo organo-jotzailea eta Gorka Zabaleta txistularia. 17:30ean, parrokian.

Bergara: David Malet organo-jotzailea eta Luis Gonzalez tronpeta-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Urriak 10, igandea.

Azpeitia: David Malet organo-jotzailea eta Luis Gonzàlez tronpeta-jotzailea. 20:00etan, Loiolako basilikan.

Urriak 16, larunbata.

Azkoitia: Wladimir Matestic organo-jotzailea. 17:30ean, parrokian.

Bergara: Josep Maria Mas organo-jotzailea eta Josep Maria Manresa biolin-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Urriak 17, igandea.

Azpeitia: Markus Eichenlaub organo-jotzailea. 20:00etan, Loiolako basilikan.

Urriak 23, larunbata.

Azkoitia: Jose Luis Franzesena organo-jotzailea eta Aretxabaleta abesbatza. 17:30ean, parrokian.

Bergara: Aitor Osa organo-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Urriak 24, igandea.

Azpeitia: Koro Sàenz organo-jotzailea eta Loinatz abesbatza. 20:00etan, Loiolako basilikan.