Elkartasun ilara

Uztarria.eus 2010ko urr. 27a, 12:10
150 bat lagun bildu ziren Frontoi Txikin.

Joan den ostiralean preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko argazkia atera zuten 150 bat lagunek

Azpeitiar guztiei "hilero 30 minutuko elkartasun ekarpena egiteko gonbidapena luzatu" zieten han bildutakoek

Joan den ostiralean, hilak 22, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteaz gain dagozkien eskubideak aldarrikatzeko 150 bat lagunek argazkia atera zuten Frontoi Txikin.

Argazkia ateratzeaz gain, azpeitiar guztiei "hilero 30 minutuko elkartasun ekarpena egiteko gonbidapena luzatu" zieten han bildutakoek. Ostiral honetan egingo dute maindire ilara bariantean, 19:00etatik 19:30era. Antolatzaileen arabera, "presoek herritarren elkartasuna sentitzeko elkartasun maindire ilara amaigabea egiteko" deialdia egin dute.