Sansebastianetako haurren danborradako karroza lehiaketa martxan da

Uztarria.eus 2010ko urr. 29a, 13:10

Karroza egiteko gaia, Julian Barrenetxea hil zeneko 50.urteurrena, 1961-2011 eta Jualin Barrenetxea Abesbatzaren 25.urteurrena, 1986-2011

Azaroaren 30erako aurkeztu beharko dira proposamenak

Datorren urteko sansebastianetako haurren danborradarako karroza diseinatu eta egiteko proposamenen lehiaketa martxan jarri du Udal Festa Batzordeak. Karroza egiteko gaia, Julian Barrenetxea hil zeneko 50.urteurrena, 1961-2011 eta Jualin Barrenetxea Abesbatzaren 25.urteurrena, 1986-2011. Karrozaren aurrekontuak ezin du 7.800 euro baino handiagoa izan, eta lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du. Karrozaren egitasmoak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da eta proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira.

Karroza 2011ko San Sebastian Egunean haurren danborradan aterako da. Hona haurren danborradako karrozaren proiektu eta errealizazio lehiaketako oinarriak:

  • Nahi duen edonork, pertsona nahiz taldek, parte har dezake. (Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bat aurkez dezake.)
  • Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  • Proiektuak, nahi eta nahiez, sortu berriak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak, eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
  • Karrozaren neurriak ondorengo hauek dira: 2,80m zabalera x 3,85m luzera eta 3,20m altuera.
  • Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko sobre batean egilearen datuak zehaztuko dira: NAN, zuzenbidea, telefonoa eta kurrikuluma.
  • Aurreproiektuak aurkezteko epea azaroaren 30an amaitzen da. Epaimahaiak erabakia emango duen eguna modu egokian jakinaraziko da.
  • Proiektuak, ondorengo zuzenbidera bidali beharko dira: Azpeitiko Udala (Festa Batzordea) Enparantza Nagusia, 5. 20730 Azpeitia. Telefono zenbakia: 943 157068.
  • Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du eta bost pertsonek osatuko dute. Ordezkaritza Udaletxe eta dekoradore eskolakoek osatuko dute.
  • Aurkeztutako proiektuen artean bakar bat aukeratuko da bere errealizaziorako adjudikatuko delarik.
  • Planoak, bozetoak, aurrekontu zehaztu bat eta gehienez A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria bat aurkeztu beharko dira. Aurrekontuak ezingo du izan 7.800,00 € baino gehiagokoa.
  • Lehiaketaren irabazleak 1.500,00 € sari bat jasoko du.
  • Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik.
  • Oinarri hauek eta bere baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.
  • Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea esan nahi du.
  • Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak karrozaren ejekuzio garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lan proiektuak epai-mahaiaren oniritzia eduki beharko du ordainketa osoa jasotzeko.