Kultur Mahaia, bazkideak lortzen

Kepa Urbieta (Kultur Mahaiaren izenean) 2010ko abe. 23a, 13:12
Santomasetan jarritako bazkidetza mahaian azpeitiar bat izena ematen. (lapikue.net)

Urtean 10 euro besterik ez dira, eta Mahaiak zozketak-eta egingo ditu. Bazkide egiteko: idatzi lapikue@gmail.com helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia, edo deitu 622 500 113ra

Azpeitiko kultur bilguneak 19.000 euroko aurrekontua du 2011rako, eta helburu garrantzitsuak; besteak beste, Sanagustinen dinamika handia lortzea

Aurrera doa Azpeitiko Kultur Mahaiaren bazkidetza kanpaina, eta honezkero 130 bat bazkide baditu. Herritarren artean hilaren 11n hasi zuen kanpaina.

Urtean 10 euro besterik ez dira, eta Kultur Mahaiak zozketak-eta egingo ditu.

Bazkide egiteko aukerak:

  • Idatzi lapikue@gmail.com helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia.
  • Deitu edo idatzi mezua 622 500 113ra.
  • Egoitzara joan (Perez Arregi plaza 1, behea).

Azpeitiko kultur bilguneak 19.000 euroko aurrekontua du 2011rako, eta helburu garrantzitsuak, era berean: Sanagustinen hasiera finkatzea eta han dinamika handia lortzea, lapikue.net kultur weba hobetzea, kultur egutegiko irizpideak gauzatzen hastea, II. Kulturaldia antolatzea...

Animatu zu ere bazkide egitera!