Mikel Labaka Euskal Selekzioaren partidan izango da

Uztarria.eus 2010ko abe. 29a, 13:12

Mikel San Jose Athletic-eko jokalaria gaixo dagoela-eta sartu dute deialdian

Gaur jokatuko dute partida San Mamesen, 20:45ean hasita

Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida jokatzeko ordu batzuk falta diren honetan, aldaketak izan dira Euskal Selekzioaren deialdian. Mikel San Jose Athletic-eko jokalaria gaixo dagoela-eta, Mikel Labaka deialdian sartu dute Jose Anjel Iribar eta Mikel Etxarri entrenatzaileek.

Gaur, asteazkena, Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko dute partida, 20:45ean hasita.

Mikel Aranburu azpeitiar jokalaria ere partidan izango da . Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB 1en eta eitb.com webgunean.