Zezenaren buruko kamerako irudiak lortu dituzte sokamuturraren dokumentalerako

Uztarria.com | Festak | Artikulua
2011-01-21 14:01

Zezen Beltzek dio "zaila" zela irudiak eskuratzea; "esperimentu" horrek "ikusmin handia" sortu zuen atzo Azpeitian

Otsailaren 26an ikusi ahal izango dira irudiak, lanaren aurkezpenean

Atzo arratsaldeko sokamuturreko hiru une, zezenaren buruko kamerak jasotakoak.  Argazki originala

Zezenbeltz.com webguneak gaur (ostirala) dioenez, atzoko sokamuturrean zezenari dokumentalerako buruan jarritako kameraren "esperimentuak" ondo irten du, eta irudiak egon badaude, beraz.

"Enekoitz Esnaola Azpeitiko sokamuturraren dokumentala egiteko proiektuarekin Zezen Beltz elkartera joan eta ideia ontzat jo zutenean, ardatzak finkatzen hasi eta zezenari buruan kamera jartzeko ideia atera zen. "Esperimentu berria zen, eta zaila, zezenak mugimendu bortitzak egiten dituelako, bazterrak jotzen dituelako... Baina aurtengo sansebastianetan probatzea erabaki zen", dio Zezen Beltzek.

Atzokoa zen eguna. "Eta esan daiteke dagoeneko: irudiak egon badaude, arratsaldeko sokamuturrekoak".

Eguerdiko saioan gaizki atera zen froga. "Izan ere, irten zuen zezenak kamioitik, oso bortitz, eta airean atera ziren buruko kameraren pilak. Esperientzia horretaz baliatuta, arratsaldean kamera hobeto lotu zen; zezena ere hobeto atera eta joan zen Erdi kalean, zuzenago". 20:30ean egin zuten froga Esnaolak eta Lara Madinabeitia dokumentalaren bideo arduradunak, eta irudiak jaso direla ikusi zuten. "Bertikalak dira, estu samarrak, kalitatea ez da egundokoa (kamera sentzilloa da), baina irudiak badaude, eta hori zen helburua", esan du elkarteak.

Eskerrak Arnokoei

Arno ganadutegiko lagunen lana eskertu dute. Atzo haien zezenak ziren Azpeitian, "eta Andoni, Agustin, Ondarru, Egoitz eta Mikelek lan handia egin zuten zezenei buruan kamera jartzean".

Aurkezpena Sanagustinen, otsailaren 26an

Zezen Beltzek otsailaren 26an aurkeztuko du sokamuturrarri buruzko dokumentala, Sanagustin kulturgunean, eta hantxe ikusi ahal izango dira aipatutako irudiak. "Esperimentuak ikusmin handia sortu zuen atzo herrian, normala zen bezala, saio berritzailea baitzen".

Elkarrizketak-eta komunikabideetan

Azpeitian ez ezik, kanpoan ere ari da zabaltzen dokumentalaren proiektua, Zezen Beltzek jakinarazi duenez. Hala, datorren astean ETB1eko Arratsaldero saioak elkarrizketa egingo dio Esnaolari —zehazteke dituzte eguna eta ordua—, Gara-k orrialde bat aterako du hamar bat egunera, Berria-k ere landuko du erreportaje bat hilabete barru... Atzo Euskadi Irratian hainbat aldiz aipatu zuten kameraren istorio hori.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Juanito | 2011-01-21 : 16:01

Pasada bat iruditzen zait niri ere. Kamara buruan jarri dezala borondatez horrela nahi duen sokamutilak, ea ze sentsasio sortzen dizkion. Pasada bat. Eta atzo horrek Azpeitian ikusmin handia sortu zuela esatea... Ez dakit, nik egun osoa kalean eman nuen eta orain izan dut horren berri.

Erabiltzailearen aurpegia Xexengorri | 2011-01-21 : 16:01

Ea kamerarekin ikusita konturatzen zareten zezenaren lekua ez dela kalea, sokatik lotuta. Nahikoa da!

Erabiltzailearen aurpegia maddik | 2011-01-21 : 17:01

Juanito, sokamutil bati ere jarri zioten kamara buruan atzo, eguerdiko zezenean ikusi nuenez. Ah, eta arratsaldean plazan geunden ehunka lagunek kamararen kontu hori komentatu genuela dudarik ez.

Erabiltzailearen aurpegia Juanito | 2011-01-21 : 18:01

Eta behin jartzen hasita pena da kamera buruan jartzea. Atzean jarri bazioten atzo erdi kalean gora zihoala hartu zituen kolpeak ere agertuko lirateke, hemen hainbat aldiz jendeak ukatu duen hori ageri ageriyen utziz.

Erabiltzailearen aurpegia Juanito | 2011-01-21 : 18:01

Ados, delako sokamutilak suposatzen dut bere borondatez jarri zuela kamera. Hurrengoan nigatik lepotik soka lotu eta korrika egitea du erdi kaletik gora jendearen kolpe eta ohiuen artean.
Plazan bildutako ehunka lagunak ez zarete Azpeitia, ea horrekin ere ohartzen zareten egun batean.

Erabiltzailearen aurpegia santue | 2011-01-21 : 20:01

dixkurauta zaudete, kamiotik erten aurretik zezenai permisue eskau omen ziyoben ta baietz esan omentzun
aber azpeitin zezenipe festak etzien oin dienan erdiyeke izengo!

Erabiltzailearen aurpegia botijo | 2011-01-22 : 12:01

Batzuk jardun merkie eukitzezueba, eh?
Zorionak Zezen Beltz-ekoei. Oso ideia ona eukidezue. Ikusteko amorratzen gaude, asko eta asko.
Ta Aurkezpenien han izengonaiz. Zorionak!!

Erabiltzailearen aurpegia aazpeitiarra | 2011-01-23 : 11:01

ta zeba esaten dezu batzuk jardun merkie daukebela??

Erabiltzailearen aurpegia botijo | 2011-01-23 : 13:01

"Hurrengoan nigatik lepotik soka lotu eta korrika egitea du erdi kaletik gora jendearen kolpe eta ohiuen artean." hauxe jardun merkie, arrazoi edo argumentu eskasa
"Pasada bat. Eta atzo horrek Azpeitian ikusmin handia sortu zuela esatea... Ez dakit, nik egun osoa kalean eman nuen eta orain izan dut horren berri."
- Xanjuandei ibiliko ziñen, ta horregatik etziñen enterauko.

Erabiltzailearen aurpegia aazpeitiarra | 2011-01-23 : 18:01

Ba nire kalien pisket ibili nintzen ta bai bati baino geyoi aitu niyon kamariekin grabatzen ibili ziela ta problema batzuk euki zitubela etb.
"Hurrengoan nigatik lepotik soka lotu eta korrika egitea du erdi kaletik gora jendearen kolpe eta ohiuen artean." Komentayo hau jardun merkie eo argumento eskasa zeba iruitzen zaizu gezurre dala iruitzen zaizulako eo nahiz ta egiye izen ondo iruitzen zaizulako zezenai hori eitie, eo pertsonie ta zezena ezin dielako konparau eo zeba?? Sinmas, jakitie nahi det, intentziyo txarrik gabe nere partetik.

Erabiltzailearen aurpegia Xexengorri | 2011-01-23 : 21:01

Nik uler dezaket kalean zezenean ibiltzeak sortzen duen emozio hori gustatzea. Hala ere, ez dut uste justifikagarria denik. Zezenketak eta sokamuturra ez dira gauza bera, baina konparagarriak direla bai. Bietan ere, zezenarekin espektakulua eginez zezenak sufritu egiten du. Bere inguru naturala ez den lekua, lepotik soka lotuta, hainbeste jende bera toreatzen, orain alde batera tiraka, orain bestera, joatea komeni ez den lekura joanez gero akuiluarekin zaztada, eta abiada bizia hartutakoan sokak topea jo eta lurrera, golpe galanta hartuta.

Erabiltzailearen aurpegia botijo | 2011-01-24 : 18:01

aazpeitiarra-ari: jendeak animaliak eta pertsonak batera jartzen ditu, eta ez dira konparagarriak. Ta zihur nago hemen animaliak hain sutsu defendatzen dituenak, munduan milaka pertsona hiltzen direla ez dela enteratu ere egiten, eo hemen bezela ez dela forotan idatzen haste.Nik zuen iritzia errespetatzen det. Ta zuek errespetau nerie. Ta gustatze ez bazazue ba ez azaldu! baino gustatze zaigunai utzi nahi deuna eiten.
Ta ez gea sartuko, torturie dala ta ez dala, ikuskizun bat dala eta ez dala.
Hor adibidez txakurrekin eiten dien konkursuek, edertasunarena, obstakuluena... horie ere zer da? eo Cuatro-ko "encantador de perros". Ta sokamuturre kritikatzen dutenetako askok. txoritxo mat badula kayolan, eo txakurren bat egun osuen etxien sartute. etb.

Erabiltzailearen aurpegia Urrutitiken | 2011-01-24 : 20:01

Botijo, hirekin bat natxiok. Jardun merkie izetek hori.
Hemen santu erterak eiten jardun ta holako animali zaliek eta animaliyek defenditzen jardunda espero diat matadeyen hildako animalik, antzuelue ahotik sartuta arrapautako arraik... eta eztezutela jango ez, bestela zueke jarri hayen lekuen txerri gantxue ta ikusikoek ze sentitzean.
Nei igual igualtzik ze pentsatzezuten baño koherentiek izen gutxiyenez.
Aio!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa