II. Gau-Txori Argazki Rallya antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2011ko ots. 1a, 11:02

Hilaren 19an, zapatua, izango da rallya

Otsailaren 16a, asteazkena, baino lehen eman behar da izena azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidean

Azpeitiko Argazki Elkarteak II. Gau-Txori Argazki Rallya antolatu du, otsailaren 19rako. Izena otsailaren 16a baino lehen eman behar da azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidean. Izena ematen duenak rallyko egunean bertan 18 euro ordaindu beharko ditu Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi 1, 1), 18:00etatik 19:00etara bitartean.

Parte hartzeko baldintza bakarra, memoria-tarjetadun kamera digitala izatea da eta, gehienez, 50 lagunek hartu ahal izango dute parte. Rallyan zuri beltzeko nahiz koloretako argazkiak atera ahal izango dira eta JPG formatuan egon beharko dute.

Rallyaren erdian Lau Bide jatetxean afalduko dute, eta ondoren gaueko ordubata arte argazkiak ateratzen jarraituko dute. Bukaeran, parte-hartzaile bakoitzak ateratako argazki guztietatik 50 aukeratuko dituzte.

Parte hartzaile bakoitzak, otsailaren 27rako gai bakoitzari dagokion argazki bat aukeratu eta azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera bidali beharko du.

Sariak dirutan

Hiru sari banatuko dituzte: bilduma onenaren saria jasotzen duenak, 120 euro eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak 90 euro eta garaikurra eta, hirugarrenak, 60 euro eta garaikurra.

Saritutako argazkiak elkartearen esku geldituko dira.