Juan de Antxietako 23 ikaslek hartuko dute parte Andoaingo piano jaialdian

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 16a, 18:02

Gaur, 19:00etan Betharram aretoan kontzertua eskainiko dute jaialdian parte hartuko duten ikasleek

.8 eta 15 urteko piano-jotzaileak dira aurten parte hartuko duten azpeitiarrak

Urtero Andoainen egiten den piano jaialdi erraldoian, Juan de Antxieta Musika Eskolako 23 ikaslek hartuko dute parte aurten. Euskal Herri osoko musika eskoletako ikasleek hartzen dute parte jaialdi honetan eta Antxietakoak ere bertan izan dira azken urteotan. 8 eta 15 urte bitartekoak dira Azpeititik joango diren ikasleak eta, jaialdira joan aurretik, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko dute Betharram aretoan, jaialdian joko dituzten abestiekin.